Aupa Kanpanoluek.
Oraindik ezagutzen ez duzuen toki batetik idazten dizuegu. Oso urrun dagoen eta aldi berean oso hurbil dagoen herria: Atxikistan. Txikia bada ere, planetako lekurik handiena ere bada. Hemen, Atxikistanen, alaitasuna eta dibertimendua egunero nagusi dira, amets guztiak egi bihurtzen direlako.
Segi ezazue Ipar Haizearen hotza, hori baita amets guztien jaiotza. Zatozte ahalik eta lasterren, Atxikistanen ospatuko dugun jaira gonbidatuta zaudete. 12 ordu dituzue garaiz iristeko.
Pozik bizi nahi dugunon herrian, zuen bisitaren zain gaude.”

Posted in: bidaia.

ATXIKISTAN herriak bere babesa agertu zion Korrikari.
Euskararen aldeko lasterketaren 16. edizio honetan ATXIKISTAN herriak atxikimendua adierazi du eta Korrikan parte hartzeko deia egin die ATXIKISTANdar guztiei.
Gora Korrika, gora Atxikistan!
Posted in: Uncategorized.

“Eidabe taldeak aurkeztu zigun Ondarroan bere azken produkzioaren estreinaldia, hots, Atxikistan. Bere aurreko antzezlan baten pertsonaiek eurek, Kanpanoluek hain zuzen ere, hartzen dute parte oraingo abentura berri eta bizantinoan: Kanpanoluek, 25.000.000 bazkide lortu eta gero munduan zehar, Atxikistan izeneko herri betetik jasotzen dute gutun bat, eta bertan ospatuko duten jai erraldoi baterako deia luzatzen zaie. Arazo bakar bat dago… non arraio dago Atxikistan? Pistaz-pista, eta publikoaren laguntzaz, Kanpanoluak herriz-herri abiatzen dira hamaika pasadizo biziz: loreen herritik zehar, txokolatezko basamortu geldoan, itsas-azpian, zeru gainetik… guztia da posible pozik bizi nahi dugunon aberrian, guztia da posible Atxikistanen.
Eidabekoek Kanpanolu antzezlanean landutako formatuari ekiten diote oraingoan ere; horretarako musika, dantza, kantak eta umeentzako jokuak dira nagusi, eta Kanpanoluekin batera bidai izugarri horretara joango da publikoa.
Antzezlana ikustekoa den antzerkia da: baditu istorio dramatikoa, koreografia ederrak eta trama landua; baina horrez gain, publikoaren interakzioa proposatzen du, azken finean publikoa baita Atxikistan lanaren protagonista hutsa.
Eszenaratze lana oso atrezzo bizian eta bitxian oinarritzen da, beti publikoaren erabilerarako, zeinek ikutu eta maneiatu egiten duen. Zuzendaritzari eta koreografiari lan sendoa eta zuzena igertzen zaie, horren ondorio zuzena antzezleen koordinazio zehatza delarik.
Orohar ikuskizun jatorra eta alaia dugu Atxikistan, txikienek eta bere gurasoek disfruta eta goza dezaten. ”
Posted in: Uncategorized.
Martxoaren 6an 18,30etan: Ondarroako Kafe antzokian -
estrenaldia!

Mundu osoan zehar dantzan eta jolasean izan ondoren 25 miloi Kanpanoluzale lortu zituen kanpanolue orkestrak. Baina bada Kanpanoluek ezagutzen ez duten herri bat: Atxikistan. Han, alaitasuna eta dibertimendua nagusi dira, amets guztiak egi bihurtzen direlako. Atxikistanen ospatuko den jaira joan behar dute kanpanoluek, baina non ote dago? Ospakizunerako garaiz iritsiko al dira?
Maleta prest daukagu eta bagoaz
ATXIKISTANera!
BIDAIA hastear dago…
Posted in: Pre bidaia, datak.
ATXIKISTANgo KOMUNIKATU
OFIZIALA
Atxikistango Mandatari Gorenen Nazioarteko Informazio Zerbitzuak jakin izan du Kanpanoluek 25.000.000 bazkide lortu izan dituztela munduan zehar gure Aberri Txit Garaia kontutan izan gabe!
Hori dela eta, nik, Atxikistango Enbaxadoreak, premiazko eskea egiten dizuet aipatutako arazo latz horri konponbidea emateko. Horretarako, deia luzatzen dizuet martxoaren 6an, arratsaldeko 18.30ean, Ondarroako Kafe Antzokira joan zaitezten.
Orduantxe jakingo dute Kanpanoluek –eta mundu osoak- Atxikistan non dagoen eta atxikistandarrak nortzuk garen, bai horixe!
Zuen zain geratzen naizelarik, agurtzen zaituzte Atxikistango Enbaxadorea den honek.
/

COMUNICADO OFICIAL DE
ATXIKISTAN
El Servicio de Información Internacional de la Cámara Presidencial de Atxikistan ha sido informado de que los Kanpanolu han conseguido 25.000.000 de seguidores a lo ancho y largo del mundo ¡sin contar con Atxikistan!
Por este motivo, yo, Embajador de Atxikistan, emplazo al pueblo de Ondarroa el 6 de marzo, a las 18.00 h, en el Kafe Antzoki para subsanar este atropello de índole internacional.
Entonces aprenderán los Kanpanolu dónde está Atxikistan y cómo las gastamos sus habitantes, ¡faltaría más!
A la espera de su inestimable asistencia, se despide atentamente el Embajador de Atxikistan.
Posted in: datak.